Bizkaian Bizikleta Bidezko Mugikortasuna sustatzera 750.000 € bideratuko dira

0

Gaur goizean garraioaren arloko aurrekontuak aurkeztu dira Bizkaian, guztira 139.098.000 euro banatuko direlarik.

Mugikortasun Jasangarriari buruzkoan, 750.000 € ezarri dira Bizkaian Bizikleta Bidezko Mugikortasuna sustatzeko.

Gomez Viarrek iragarri du, 2019ko aurrekontuen kargura, azterlan bat egingo dela aztertzeko zertarako erabiltzen dituzten gaur egun bizkaitarrek bidegorriak, indibidualki edo taldean, eguneroko jardueretarako edo kirolerako. Esan duenez, azterlan horri esker, lurraldean garraio publikoa eta bizikleta uztartuko dituen mugikortasuna sustatzeko politikak diseinatzeko datuak eskuratuko dira.

Garatuko diren ekimenen artean, Garraioen titularrak jakinarazi du bizikleta bidezko mugikortasuna sustatzeko kanpainak egingo direla, genero-ikuspegia aintzat hartuta, eta bizikletentzako aparkaleku seguruak egingo direla leku estrategikoetan, bizikletaren eta Bizkaiko garraio publikoen (Bizkaibus, trena edo metroa) arteko intermodalitatea ahalbidetzeko.