Kable elektrikoa lapurtzeagatik bi pertsona atxilotu dituzte Gasteizen

0

Ostegun goizaldean 18 eta 51 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte Gastseizen, ustez, lurreko kablearen bi biribilki izan zitezkeenak ebasteagatik.

Gaur goizaldeko ordu bata aldera, pertsona batek Ertzaintzari jakitera eman zion bi pertsona kutxatilak jasotzen eta argi-instalazio publikoko kableak mozten ari zirela Arabako hiriburuko Ilustrazioaren Hiribidean, eta bien deskribapena eman zein. Horrez gainera, esan zien biek auto batean alde egin zutela, eta autoaren deskribapena ere eman zien.

Ertzaintzaren patruila bat berehala hurbildu zen adierazitako lekura, eta berriemaileak deskribatutakoa bezalako auto bat Armentia aldera abiatzen ikusi zuten. Handik laster geldiarazi zuten agenteek autoa, eta barruan bi gizonezko zihoazela egiaztatu zuten.

Ibilgailua miatu zutenean, agenteek lapurtutakoaren moduko lurreko kablearen biribilki handi bat aurkitu zuten maletategian. Bestalde, bidaiari-lekuan hainbat erreminta aurkitu zituzten, besteak beste, mailuak, kurrikak eta era ezberdinetako barrak.

Horregatik guztiagatik, ertzainek identifikatu egin zituzten susmagarriak, 18 eta 51 urteko bi gizonezko, eta, beharrezko egiaztapenak egin ondoren, ebasketa-delitua leporatuta atxilotu eta polizia-egoitzara eraman zituzten.