Datorren astartean, azaroaren 12an, Bidebarrieta Kulturguneak Luis Marías eta Eneko Olasagasti zine gidoilari eta zuzendariak elkartuko ditu “La Literatura también es un guión” hitzorduan.
Streaming-ez jarraitu ahal izango den ekimen honek zineko gidoiaren bitartez zinearen eta literaturaren artean beti egon den erlazioa aztertuko du. Zenbait gai landuko dira, literatur lanak, berez, gidoi on bat izateko dituen aukerak, liburu arrakastatsuak film ona bermatzen duen ala ez, edo gidoi batek jatorrizko literatur testua hobetu dezakeen. Horrez gain, gidoilariak literaturako testu bat egokitzeko eta pantailara eramateko orduan egiten duen lana azpimarratuko da, eta jatorrizko gidoia literatura den ala ez aztertuko da.