Bi arrastatu Bilboko jatetxe batetik likore-botilak lapurtzeagatik

0

Pasa den igandean 21 eta 30 urteko bi gizonezko atxilotu zituen Ertzaintzak Bilboko jatetxe bateko erakusleihoa hautsi eta hainbat likore-botila lapurtzea leporatuta.

Goizeko bederatziak eta laurden inguruan, oinezko batek bi gizonezko ikusi zituen Bilboko Abando auzoko establezimendu bateko erakusleihoa hautsi eta korrika ihes egiten. Bertara hurbildu zen patruila batek eman zion jakitera Ertzaintzako Aginte eta Kontrol Zentroari erakusleihoa estolda-tapa batekin hautsi zutela, lokaletik botilak falta zirela eta odol-arrastoak zeudela. Patruila batek inguruan ikusi zituen lekukoak emandako deskribapenarekin bat zetozen bi gizonezko, eta gelditzeko agindua eman zien. Gizonezkoetako batek eskuan ebakiak zituela eta bost ron-botila zituen poltsa bat zeramatela egiaztatu ondoren, agenteek indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zituzten.

Atxilotuak 21 eta 30 urteko bi gizonezko dira, eta polizia-egoitzara eraman zituzten indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.