Diseinuaren Bilbao Bizkaia Design Week astea ospatuko da azaroaren 14tik 21era

0

Azaroaren 14tik 21era Bilbao Bizkaia Design Week-en bostgarren edizioa egingo da.

Aste horretan, diseinuaren eta sormen-industrien inguruko berrogei jarduera baino gehiago gauzatuko dira Abandon, Indautxun, Alde Zaharrean, Deustun, Zorrotzaurren eta Getxon dauden hogei bat espaziotan.

Future us! izango da izenburua. Design Driven Futures, Design Week ekimenaren aurtengo edizioan, etorkizunari begira egongo gara, baina diseinua abiapuntu delarik, gure gizartearen, hirien, enpresen eta erakundeen erronkei erantzuteko etorkizunak irudikatzeko eta eraikitzeko tresna eta eragile gisa.

Testuinguru horretan, profesionalei zein herritarrei etorkizunera begiratzeko aukera emango zaie sormenarekin zerikusia duten hainbat diziplinetatik: arkitektura eta hirigintza, artea, artisautza, ikus-entzunezkoa, diseinua, ilustrazioa, interiorismoa, moda, publizitatea, komunikazioa eta bideo-jokoak.

Gotzone Sagardui Bilboko Udaleko Gobernantza eta Proiektu Estrategikoen zinegotziak adierazi duen bezala, aurtengo edizioak «programa oso bat du, zeinak diseinuaren eta sormen-industrien joera berriak ulertzen lagunduko dizun, bai eta sektorearen etorkizuna nora begira dagoen jakiten ereDiseinuari eskaintzen diogun aste hau, halaber, aukera paregabea da gure hiriko eta lurraldeko enpresa eta profesionalentzat, non sormen- industriek ordezkaritza handia duten eta talentua gure ingurura erakartzeko foku diren, bai eta hiri gisa garatzeko oinarrizko zutabe ere.