Udaltzaingorako izangaiek prestakuntza-ikastaroa hasi dute

0
PRUEBA

Arkauteko Akademian Udaltzaingorako 337 izangaiek prestakuntza-ikastaroari hasiera eman diote.

Horietako gehienak, 306, alegia, Euskadiko 34 udalerrik, Eudel Euskadiko Udalen Elkartearekin lankidetzan, eskainitako plazak betetzeko deitutako hirugarren LEP bateratuko hautaketa-prozesukoak dira.

Udaltzainak hautatzeko prozesuari ekainean Bilbao Exhibition Centerren egin ziren azterketekin ekin zitzaion, eta bertan 2.585 pertsonak parte hartu zuten.

Orain, proba teorikoak eta fisikoak, elkarrizketak eta zerbitzuen eta merituen balorazioak egin ondoren, hautatuak izan direnek zazpi hilabeteko prestakuntza-ikastaroa egingo dute Arkauteko Akademian, eta, ondoren, hamabi hilabeteko praktikaldia euren destinoetan.

Udaltzain berriak ertzainetarako 28. Promozioko 660 izangaiekin elkartuko dira. Horiek irailetik ari dira bederatzi hilabeteko prestakuntza-ikastaroa egiten, eta maiatzean jasoko dituzte kredentzialak.

Gaurko harrera ekitaldiaren baitan eman du ezagutzera Segurtasun Sailburu Estafenía Beltran de Herediak, Poliziaren eta Larrialdien Arkauteko Euskal Akademiaren asmoa, behin-behineko udalzainetarako eta udaltzain laguntzailetarako lan-poltsa bana sortzekoa. Lan-poltsa hauek osatzeko baldintzak eta epeak berehala argitaratu eta jakinaraziko ditu Arkauteko Akademiak.