PRUEBA
Hamaikagarren urtez jarraian, martxan da rola Kostako Mintzalagun programa.ç
Astean behin hitzordua bidelari eta bidelagunek, euskaraz aritzeko. Ikasturte honetako leloa da “Praktikatu eta bizi”, euskaraz egin eta euskaraz bizi.
Urrian zehar izena eman eta taldeak osatuta, martxan dira asteroko hitzorduak. 19 talde osatu dira (Zumaian 3, Orion 2 eta Zarautzen 14) eta, guztira, 80 pertsona ari dira euskara praktikatzen.
Ohi bezala, taldeak osatu ondoren, hasierako ekitaldia egingo dugu. Oraingoan Orion egingo dugu: Kultur Etxean, azaroaren 14an, 18:30ean.
Hasierako ekitaldi horretan “Beldurrezko ipuinak” izeneko kontakizuna eskainiko du Apaxi ipuin kontalari zarauztarrak.