Donostiako udal-talde guztietako ordezkariek eta hiritarrek Gipuzkoako hiriburuan gertatu den azken sexu-erasoa gaitzesteko elkarretaratze isila egin dute Alderdi Ederren.
Nekane Arzallus lehen alkateordeak azpimarratu duenez “Udalak irmotasunez gaitzesten du hirian gertatutako azkeneko indarkeria matxista”. “Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak” direla salatu du.
Arzallusek babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio biktimari, bai eta bere familia eta hurbileko ingurukoei ere. Eta nabarmendu nahi izan duenez “Udalaren arreta zerbitzuen, eta babes juridiko, soziala eta psikologikoa, eta behar duen laguntza guztia eskainiko dio”.