Errefuxiatu esparruetan lan egiten duen Libanoko batzorde bat izan da Donostian

0

Donostiako Udaleko ordezkari politikoek harrera instituzionala egin diote Libanoko ordezkaritza Nazioarteko Elkartasuna erakundearen bidez Gipuzkoako hiriburura etorri den Libanoko batzordeari.

2016. urtean, Nazioarteko Elkartasuna erakundeak laguntza humanitarioa eskatu zuen, Libanoko hegoaldean errefuxiatutako haur siriarrei laguntza edukatibo eta piskosoziala emateko, eta Lankidetza Bulegoak eman egin zion laguntza hori.

Ordezkari politikoek, teknikariek, erakundeko ordezkariek eta Libanoko batzordeak izandako topaketan, testuinguruan jarri dute Libanoko egungo egoera. Gaur egun, barne tentsio handiak daude: etengabeko mobilizazioak eta protestak, bai eta kanpo presioak ere, zor handia baitute, 20.000 milioi dolarretik gorakoa.

Testuinguru horretan kokatu dute 2016. urtean errefuxiatu kanpamentuetarako babestu zuten proiektua. Kanpamentu horietan, 28.000 haur baino gehiago daude eskolaurreko heziketa ere jasotzen ez dutela, eta hori beharrezkoa da gero Libanoko eskoletan sartzeko.

Gaur egun, Libanon 12 errefuxiatu esparru ofizial eta 42 eremu ez-ofizial daude. Babestutako proiektuaren bidez, hogei kokaleku ez-ofizialetan ari dira lanean, Beiruten, Sidanen eta Libanoko hegoaldean.

Topaketaren amaieran, indar politikoetako ordezkariek irmo adierazi dute jarraituko dutela, ahal den neurrian, Lankidetza Bulegoaren bidez aurkezten diren laguntza humanitarioko proiektuak babesten.