‘Ibiltarien Sarea’ programa saritu dute ‘Healtyhy Cities’ programaren barruan

0

‘Ibiltarien Sarea’ ekimenaren bidez Bilbo osasuntsuago bat egiten laguntzeagatik, “Healthy Cities” Totem ospetsua jaso du hiriak.

Afonso Gil, Bilboko Udalaren alkateorde eta Mugikortasunaren Politiken, Etxebizitzaren eta Garapen Osasungarriaren koordinatzailea, eta Yolanda Díez, Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkaria, beste zinegotzi batzuekin batera, totemaCampo Volantin pasealekuan jartzeko ekitaldian izan dira.

Ekitaldi horretan egon dira Espainiako Bihotzaren Fundazioko zuzendaria eta Kudeaketako zuzendaria, Asier Subinas eta Catherine Cummings Sanitaseko GEKeko eta Harreman Instituzionaletako zuzendaria, eta modu ofizialean eman diote saria Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailari.

Espainiako Bihotzaren Fundazioak “Ibiltarien Sarea” programa saritu du “Healtyhy Cities” programaren barruan, aurten Sanitasek babestuta, uriak herritarrentzako inguru atseginagoak bihurtzeko ekimenaren adibide argia delako.