Itsas Zaporeak esperientzia gastronomikoetarako izen-ematea zabalik dago

0

Oraindik irekita dago Itsas Zaporeak ekimeneko esperientzia gastronomikoetarako izen ematea. Hauek datozen bi igandetan ospatuko dira, erdi prezioan.

Esperientzia gastronomiko guztiak erdi-prezioan eskainiko dira; eta 12 urtez azpikoek doan izango dute bisitez gozatzeko aukera. Gehienez, 15 pertsonentzako lekua dago ekimen bakoitzeko eta aldez aurretik izena eman da eskualdeko turismo-bulegoetan. Aurtengoan, gainera, ITSAS ZAPOREAK ekimenaren harira, esperientzia guztiak eskualdeko itsas ondarean gaineko kontakizunekin aberastuko dira.

Zabalik dago izen-ematea ondorengo esperientzietan:

  • Aia: natura eta kalitaterik oneneko gaztak (Azaroak 17, igandea)

Aiak baldintza eta ezaugarri paregabeak ditu kalitatezko behi, ahuntz nahiz ardi gaztak egiteko. Artzain eta gaztagileen eskutik ekoizpen prozesua ezagutuko da. Gaztarekin batera, bertako sagardoa ere dastatzeko aukera izango da. Eguerdiko 12:30etatik aurrera. Familientzako esperientzia egokia da eta bertaratzeko beharrezkoa da ibilgailua (6€).

  • Orio: Bisigua Orio Estilora! (Azaroak 24, igandea)

Bisigua Orioko estilora prestatzeko sekretu gutiak ezagutuko dira bisitan; eskualdeko erretegietako sukaldari maisuen eskutik. Errezeta aski ezagunaren historia eta jakingarri guztiak erakutsiko dira; usain eta zapore ahaztezinenekin, bisigua probatzeko aukera izango da txakolinarekin lagunduta. Eguerdiko 12:30ean hasita, ordubete inguruko esperientzia izango da; erdi-prezioan (17€).

  • Getaria: Itsas esperientzia (Azaroak 24, igandea)

Itsas kontserbak nola egiten ikusi eta ikasteko aukera ezin hobea da. Bisitarekin batera, antxoa, hegaluzea eta txakolina dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Goizeko 11:00etan hasiko da bisita gidatua. (11€)

Erretserbak egin edota informazio gehiago eskuratzeko zabalik daude Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako turismo bulegoak.