PRUEBA
Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko helburuarekin, bere izena daraman sariketa antolatzen dute Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin.
Epaimahaia pertsona hauek osatuko dute: Amaia Donés, Monika Czerny eta Dorota Krajewska polonieratik euskaratutako testuetarako; eta David Lindemann, Eli Manterola eta Idoia Santamaria alemanetik itzulitakoetarako. Epaimahai bakoitzak jasotako itzulpenak aztertu eta haietako bat izendatuko du irabazle 2020ko urtarrilaren amaiera baino lehen.