Kaleratzeak egongo dira Gasteizko Mercedes lantegian

0

Gasteizko Mercedes-Benz lantegian hainbat kaleratze egongo direla jakinarazi du Daimler Alemaniako autogintza enpresak, nahiz eta oraindik ez duen zehaztu zenbat izan go diren..

Autoen salmenten beherakadari aurre egiteko, 2022rako pertsonal-kostuetan 1.000 milioi euro aurrezteko helburua jarri dio Mercedes-Benzek.

Helburu hori betetzeko, kaleratzeak egingo ditu zuzendaritzan eta ekoizpenetik kanpo dauden zeharkako arloetan. Murrizketok sindikatuekin negoziatzen ari dela zehaztu du.

Furgoneten sailean material-kostuak ere txikituko dituela iragarri du Mercedesek.

Daimlerren enpresa batzordeak joan den astean salatu zuenez, zuzendaritzak 1.100 lanpostu suntsitu nahi ditu mundu osoan.