Begirada feministari buruzko ikastaroa Artium-en

0
PRUEBA

‘Begirada feminista: ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan’ izeneko ikastaroaren hamabigarren edizioa antolatu du Artium museoak.

Xabier Arakistain arte komisarioak eta Lourdes Mendez UPV/EHUko arte antropologian katedradunak zuzentzen dute ikastaroa, eta hainbat herrialde, diziplina eta belaunalditako hizlariak biltzen ditu urtero, ikuspegi feministetatik, artearen alorrean aztertzen edo esku hartzen dutenak.

Ikuspegi horiek, emakumeen diskriminazioa, zapalkuntza eta esplotazioa salatzeko eta borrokatzeko, sexuaren kategoriak gizartea, begirada, hizkuntza, artea, eremua eta erakundeak egituratzen dituela adierazten dute, dimentsio estetiko eta politikoak uztartuz. Era berean, ikuspegi feministek bizi diren gizarteetan indarrean dauden sexu, etnia eta klaseko gizarte-harremanen sarean aztertzen dituzte artistak, eta, hori egitean, artistek eta haien artelanek artean lortutako ospe desorekatuaren arrazoiak argitzen dituzte.

Ikastaro honek publiko zabal bati artearen arloko artista eta teorialari feministen ekarpen nagusien panoramika bat proposatzen dio, gaur egun aurre egin behar zaien arazo teoriko eta politikoak azpimarratuz, joera androzentriko eta etnozentrikorik gabeko artea eta ezagutza lantzen eta zabaltzen jarraitzeko.