PRUEBA
Gaur goizean langile bat hil da Abanton kokatutako Sercrisa enpresan, metalezko habe batzuk gainera erorita.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, itripua 09:55 aldera gertatu da, San Lorenzo auzoko enpresan; antza denez, 37 urteko langilea garabi bat manipulatzen ari zen, eta habeak gainera erori zaizkio.
Osasun zerbitzuek hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin.