PRUEBA
Euskal Herriko pentsiodunek bihar, larunbata, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Eibar eta Tuteran manifestazioak egingo dituzte.
Horrela, sindikatu guztiek, elkarte feministek, ikasleek, Euskal Herriko Gutun Sozialak eta beste kolektibo batzuek manifestazioak babestuko dituzte.
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako pentsiodunen mugimenduak datozen hiru hilabeteetarako mobilizazioak deitu ditu: larunbat honetarako manifestazioak lau hiriburuetan, elkarretaratzeak Nafarroako Parlamentuaren eta Eusko Legebiltzarraren aurrean abendurako, eta «herritarren mobilizazio orokor» bat urtarrilerako.