Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa martxan da

0

FICAB 2019 edo Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoak aurtengo edizioan erakutsiko dituen pelikulen zerrenda jakinarazi du.

Espainia eta Frantzia nabarmentzen dira aukeratutako filme jatorrian baina Sekzio Ofizialean leku oso desberdinetako filmeak ere izando ditu, esatebaterako Liban, Venezuela eta Eslovakia.

Oiasso Museoak 24 lan aukeratu ditu 53 jasotakoetatik. Hezkuntza Sekzioak aurten ere bere saria izango du, Orona Fundazioa, zinemaldiaren egoitzaz gain sozio-kolaboratzailea dena, ematen du eta aurten bere zenbatekoa igo egin da ikuspegi pedagokiko hoberena daukan filma saritzeko. Donostiako Aquariuma ere zinemaldiaren egoitza izango da hiruburu gipuzkoarrean. Han Sekzio Ofizialeko hiru filme ikusi ahal izango dira itsasoko gaiarekin harremana daukatenak.

Amaia Kultur Zentroko zinemaldiaren egoitza nagusian, 19:00etako emanaldietako filme protagonisten artean, gai interesgarriak ezagutzeko aukera izango dugu, adibidez, Tutankamonen hilobiari buruzko azkeneko aurkikuntzak, Nazca lerroak, Namibian deskubritutako XV. mendeko ontzi-hondar portugaldarra edo Etiopian dauden megalito faliko misteriotsuak.

Jatorriari buruz, filme gehienak Espainia eta Frantziatik datozte. Azaltzen diren beste herrialdeen artean Alemania, Suitza, Hungaria, Eslovakia, Serbia, Grezia, Brasil, Argentina, Venezuela eta Liban daude. Aurten ere FICABek marko kronologiko oso zabala aurkeztuko du: gizadiaren hastapenetatik Historiaurrean gaur egun arte, antzinako zibilizazioetatik pasata Mesopotamia, Roma edo Egipto. Ibilbide geografikoak ere kontinente desberdinak bisitatzera eramango gaitu Liban, Etiopia, Namibia, Peru, Argentina edo Brasil urrutiko lekuetaraino, gertuago dauden beste toki batzuk ahaztu gabe.

Epaimahaia ikusentzunezko eta arkeologia munduko ospe handiko profesionalek osatuko dute, eta bere erabakia zinemaldia itxiko duen sari-banaketan ezagutu da.