Banbalinen arteko lanbideen programak bigarren edizioa izango du

0

Urtarrilaren 7tik ekainaren 7ra bitartean Banbalinen arteko lanbideen programaren II. edizioa egingo da Pabellón 6en.

Enplegu eta Prestakuntza programa hau Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Agentziak gauzatuko du, Pabellón 6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkartearekin elkarlanean. Edizio honetan KARAKTERIZAZIOA (Makillajea eta Ile-apainketa eta Jantzigintza) izango da programaren ardatza.

Asteazken honetan, azaroaren 20an, amaituko da 16 parte-hartzaile hautatzeko izen-emate epea. Programa batez ere, langabezian dauden edo lan baldintzak hobetu nahi dituzten 44 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako pertsonei zuzenduta dago, Arte Eszenikoetan lan egiteko aukera izan dezaten. (8 plaza: ile-apaindegia eta makillajea/ 8 plaza: jantziak).

Prestakuntzarekin batera 5 hilabeteko kontratua eskainiko da lanaldi partzialean, prestakuntzaz gain benetako lan esperientzia eskuratzeko. Azken helburua da prestakuntza eta enplegu epearen amaieran parte hartzaileek lanbide batean trebatzeko helburu profesionala betetzea eta ohiko lan merkatuan sartzea.