Donostia IBTM Nazioarteko Kongresuen Azokan izango da

0

Azaroaren 19tik 21era, Basquetourren eskutik, Donostia Turismoko ordezkaritza batek Bartzelonako IBTM Azokan hartuko du parte.

Gainera, negozio-bidaien eta kongresuen sektorean munduko garrantzitsuenetakoa den profesionalen topaketa honetan, hitzordu-agenda sendoa ere izango dute.

IBTM Azoka azaroaren 19tik 21era egiten da Bartzelonan eta munduko hitzordurik garrantzitsuenetakoa da bileren sektorean, pizgarrietan, negozio-bidaietan, eta kongresu eta ekitaldietan. Urtero 150 herrialdetatik etorritako 15.000 parte-hartzaile baino gehiago biltzen ditu: kongresu eta ekimenetako erakunde-ordezkariak, konbentzio-eremuak, hotelak, helmugak, teknologia, negozio-bidaiak eta zerbitzu-hornitzaileak ekimenetarako, bisitari profesionalak eta beste profil batzuk.

Donostia Basquetourren eskutik joan da azokara eta Basque Country standean egongo da. Ordezkariak hitzordu-agenda sendoarekin joango dira azokara mundu osoko eragileekin: Alemania, Estatu Batuak, Suedia, Herbehereak, Norvegia, Austria, Italia, Espainia, Singapur, Ukraina… Laneko bilera horietan, Donostia Turismoko ordezkariek hiriak segmentu horretarako bileren helmuga gisa eskaintzen dituen potentzialtasunak aurkeztuko dizkiete eragile interesdunei, kontaktu berriak bilduko dituzte eta eragile eta merkatu berriak ezagutuko dituzte.