Datorren azaroaren 30ean ateak irekiko dituen Donostiako Gabonetako Azoka berritasunez gainezka dator.
Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolaturik, aurtengo edizioak hiriko beste bi auzotara ere zabalduko du magia: Gros eta Amarara.
Halaber, berritasun garrantzitsuak izango dira, besteak beste Alderdi Ederren instalatuko den planetarium handi bat, argi ikusgarriak Maria Cristina hoteleko fatxadan, Chillida eta Basterretxeari omenaldia egiteko argi arkuak eta Eguberrietako bola ibilgarria.
Aurten ere izango da 50 metroko noria Alderdi Ederreko lorategietan, bai eta Olentzeroren atrakzio berri bat ere, Donostiarako bereziki sortua.