Donostiako Hiritar Merezimendurako domina izateko hautagaiak aurkeztu daitezke

0

Hiritar Merezimendurako domina izateko hautagaiak aurkezteko epea  gaur ireki da.

Hortaz, abenduaren 3a arte, hiritarrek domina jasotzeko hautagaitzak aurkeztu ahal izango dituzte. Horretarako, Udalinfo zerbitzuko edozin bulegotara jo behar dute (Udaletxea, Easo, Morlans, Altza) eta, bertan, idatzi bat aurkeztu beharko dute dominarako hautagai izateko pertsona edo erakundea proposatuz, eta hautagaitza arrazoituz.

Bestalde, atzo amaitu zen epea Urrezko Danborra izateko hautagaiak aurkezteko. Donostiarrek 124 hautagai desberdin aurkeztu dituzte, iaz baino 27 gehiago. Guztira, 289 pertsona fisiko edo juridikok egin dute tramitea, iaz baino 16 gehiago. Horietatik, 230ek – 223 pertsona fisiko, 3 enpresa edo alderdi politiko eta 4 elkarte – osatu zuten guztiz tramitea, iaz baino 30 gehiago.