Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeari esker, Euskadiko udalek euskararen eta gaztelaniaren erabilera nola ordenatu erabaki ahal izango dute.
Dekretu berri horren helburuen artean daude euskara lan hizkuntza eta administrazioen arteko harremanetarako hizkuntza bihurtzea, itzulpenen eta interpretazioen erabilera arrazionalizatzea eta udalerrietan eta udaletatik hizkuntzaren erabilera bultzatzea.
Horrela, udalek erabaki ahal izango dute nola antolatu euskararen erabilera, barruan zein kanpoan, betiere beren eremu geografikoko errealitate soziolinguistikoarekin bat etorriz eta herritarrek Administrazioarekin harremanak bi hizkuntza ofizialetan izateko duten eskubidea errespetatuz.