Euskararen Egunean Donostian 200 ekintza egingo dira

0

Aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz, 200 bat ekintza antolatu dira Donostian azaroaren bukaeran eta abenduaren hasieran.

Euskararen erabilerak duen garrantzia nabarmendu eta mintzapraktika sustatzeko, hirian sortu eta garatu diren egitasmoak ezagutzera eman nahi dira: Mintzalaguna, Mintzanet eta Mintzodromoak.

Jon Insausti Euskarako zinegotziak adierazi duenez, “ekinbide horietan parte hartzera animatu nahi ditugu herritarrak, bidelagunak batez ere, funtsezkoa baita euskara dakigunok proiektu horietan parte hartzea eta euskara ikasten ari direnei erabilera eremu erosoak eskaintzea”.