Liburuen, Diskoen eta beste Euskarrien Azoka Iruñan

0

Datorren azaroaren 20tik 24ra Liburuen, Diskoen eta beste Euskarrien Azokaren III edizioa burutuko da Nafarroako hiriburuko Sarasate Pasealekuan.

Editargi, Nafarroako Editoreen Elkartearen ekimenez, ekitaldi honen xedea sektoreari ikusgarritasuna ematea da.

Aurten nolabaiteko klimax-a erdietsi dute: 22 argitaletxe bildu dira. Esan beharra dago, hala ere, ez direla bakarrik argitaletxeak, argitaratzen duen edonork dauka lekua: auto-editoreek, erakundeek, elkarteek…

Sektorearen erradiografia bat sortzea eta harremanak estutzea lortzen da ekitaldi honetan. Ez da bakarrik salmentetara bideratuta dagoen azoka bat. Kulturaren festa bat da.