Gaur goizaldean 23 urteko gizonezko bat atxilotu du Portugaleten Ertzaintzak, lapurreta egin berri zuen kafetegi batetik irteten ari zela.
Goizaldeko ordu bata aldera, alarma-enpresa batek arrotz bat hauteman du Portugaleteko kafetegi baten barruan, eta Ertzaintzari jakinarazi dio.
Bertara hurbildu diren agenteek eskuetan gabonetako saski bat zeraman eta kafetegi parean dauden eskaileretan behera zihoan gizonezko bat ikusi dute. Dirudienez, lokaleko leiho bat hautsi eta barrura sartuta saskia lapurtu du.
Bestalde, agenteek egiaztatu ahal izan dute pertsona hori atxilotzeko errekisitoria judiziala emana zuela Iruñeko epaitegi batek.