Bihar abisu horia ezarriko dute Euskadin

0

Bihar, ostirala, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du 06:00etatik 18:00etara.

Izan ere, hegoaldeko haize-boladek orduko 100 kilometroko abiadura gaindi dezakete eta haizeguneetan, eta, batez ere, Gipuzkoako mendi inguruetan.

Horrez gain, itsasaldeko arriskuagatik bi abisu ezarri dituzte gaur; izan ere, 3,5 metrorainoko olatuak espero dira eguerdira arte. Testuinguru horretan, 12:00etatik 21:00etara bitartean, beste abisu bat ezarriko dute, altuera horretako olatuek nabigatzeko arriskua eragin dezaketelako.