Guardia Zibilak gizon bat zigortu du Larragan,baimenik gabe ehizatzea leporatuta

0

Sepronako patruila batek gizon bat zigortu du Larragan, Nafarroan, baimenik gabe hamar uso ehizatzea leporatuta.

Guardia Zibilak ohar baten bidez jakitera eman duenez, Artaxoako Sepronako patruila batek ezustean harrapatu zuen gizona, Larraga inguruko artegi batean, eskopeta batekin usoak ehizatzen.

Gizonak usoak hiltzeko asmoz tiro egindakoan, jaurtigaiak inguruko eraikinetara iritsi ziren, baina ez zuten inor zauritu.

Zehazki, 10 haitz-uso ehizatu zituen gizonak, 351/2010 Foru Aginduaren arabera izurritea eragin dezakeen animalia-espezie gisa sailkatuta dagoena. Hori dela eta, baimen berezia behar da haitz-usoak harrapatzeko.

Horren aurrean, Guardia Zibilak eskopeta eta 10 usoak kenduzizkion gizonari, eta hiru salaketa administratibojarri dizkio Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailean.