Behargin bat larri zauritu zen atzo Nafarroako Allo herrian, sei metroko altueratik behera jausita.
Laneko ezbeharra 16:05ean jazo zen, El Prado kalean. Behargina zuntz optikoa jartzen ari zela, argitu gabeko arrazoiak tarteko, sei metroko altueratik jausi zen.
Erorikoaren ondorioz, hainbat lesio traumatiko egin zituen, eta Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten, larri. Bertan hil da.
Foruzaingoak ikerketa abiatu du lan-istripuaren nondik norakoak argitzeko.