Leihotikan eta Nizuri Tazuneri, Berri Txarraken agurrean izango dira

0

Ostiral eta larunbat honetan Berri Txarrakek Iruñeko Nafarroa Arenan emango dituen agur kontzertuetan Leihotikan eta Nizuri Tazuneri taldeek parte hartuko dute.

Ateak 19:00etan irekiko dituzte bi egunetan. 21:00etan, talde gonbidatuen txanda izango da, eta 22:30ean hasiko da emanaldi nagusia.

2018ko abenduan Gorka Urbizuk ‘etenaldi mugagabea’ iragarri zuenez gero, hirukoteak kontzertuz kontzertu eman du urtea, ‘Ikusi Arte’ birarekin. Besteak beste, milaka pertsona bildu ziren Kobetamendin, uztailean eskainitako kontzertu historikoan. Horrez gain, Euskal Herriko areto eta gaztetxe ugari jarraitzailez bete ditu taldeak, sarrerak guztiak salgai jarri bezain pronto salduta. Madrilen eta Bartzelonan egindako zuzenekoetan ere utzi dute arrastoa Gorkak, Galderrek eta Davidek.

25 urteko ibilbidea atzean utzita, iritsi da Berri Txarraki agur esateko unea.