Minbiziaren kontrako III. ongitza partida jokatuko da Donostian

0

Hirugarren urtez jarraian Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteak zesta puntako Haurren minbiziaren kontrako III. ongintza partida antolatu du. Hau, azaroaren 23an jokatu da, Karmelo Balda Pilotalekuan.zen du.

Kiroletako zinegotzi Martin Ibabek, Mikel Egiguren eta Imanol López pilotari, Onkologikoaren ordezkari Unai Alberro eta Aspanogiko lehendakari Bittor Manuel Andonegirekin batera, aurkeztuko du jaialdi solidarioa.

Kirola eta elkartasuna uztartzen dituen ekimen honen helburua honakoa da: gizartea sentsibilizatzea haur minbiziarekin.Xabier Euzkitzek aurkezle lanank eta partidaren emankizuna egingo ditu. Bestalde, Goazen telesaileko hainbat aktore bertan izango dira eta dantzak eta sorpresak eskainiko dituzte.

Elcano eta Martín Berasategi jatetxeek emandako otorduak zozkatuko dira.

Sarrerak jadanik salgai Parte Zaharreko Larra tabernan (Juan de Bilbao 4). Partidara joaterik ez duten pertsonek badute kolaboratzeko aukera. Horretarako 0 ilara jarri da 3035 0197 13 1971027777 kontu korrontearen bitartez, edo eta 656755221 telefonora deituz.