Bi atxilotu Bermeon heroinarekin trafikatzeagatik

0
PRUEBA

Astearte honetan Ertzaintzak 32 eta 42 urteko bi pertsona arrastatu zituen Bermeon droga-trafikoagatik.

Gernikako Ertzain-etxeak urriaren hasieran jakin zuen, iturri ezberdinetatik, Bermeon gora egiten ari zela heroina-kontsumoa. Horren ondorioz hasitako ikerketan droga-trafikoagatik aurrekari ugari dituen susmagarri bat identifikatu zuten, Bermeoko heroina-salmentarekin zerikusia izan zezakeelakoan.

Pertsona horren jarduerei egindako jarraipenari esker hauteman ahal izan zuten toxikomanoak hurbiltzen zirela bere etxebizitza dagoen portalera, eta bertan denbora labur batez egoten zirela. Era berean, egiaztatu ahal izan zuten susmagarriak eta bere bikote-lagunak heroina-kopuru txikiak saltzen zituztela.

Atzo, asteartea, atxilotu zituzten ikerketapean zegoen gizonezkoa eta bere bikote-laguna droga-trafikoa leporatuta. Euren etxebizitza miatu zutenean, agenteek 120 gramo metadona, hiru heroina-dosi eta droga prestatzeko eta banatzeko materiala (hiru baskula, substantzia sorgorgarrien dosiak prestatzeko paper-zatiak?) aurkitu zituzten. Era berean, legez kanpo eskuratutakoak izan litezkeen bi tableta eta bost ordenagailu ere atzeman zituzten.

Atxilotuek 32 eta 42 urte dituzte, eta dagozkion polizia-eginbideak amaitu ondoren eramango dituzte epailearen Aurrera.