Bizkaibusek ez du geldialdirik egingo Lemoan Non Stop diskoteka irekitzen denean

0

Non Stop diskoteka irekitzen den egunetan autobus-gidariek eta erabiltzaileek salatutako segurtasun ezarekin amaitzeko, Bizkaibusen A3911 Bilbo-Elorrio eta A3912 Bilbo-Eibar lineek ez dute geraldirik egingo Lemoako Bolunburu industrialdean igande goizetan.

Hain zuzen, Bizkaibusen autobusek ez dute geldialdirik egingo geraleku horretan diskoteka irekitzen den hurrengo eguneko 07:00etatik 10:00etara bitartean, goizean, tarte horretan gertatzen baitira istiluak, jendea diskotekatik irteten den unean, alegia.

Hala jakinarazi dio Miguel Angel Gomez Viar Bizkaiko Aldundiko Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko foru diputatuak Saioa Elejabarrieta Lemoako alkateari, egoera aztertzeko ostegun honetan egin duten bileran.

Foru Agindua igandean jarriko da indarrean, azaroaren 24an, Non Stop diskotekak larunbatean irekiko baititu berriro ateak, azaroaren 23an. Guztira, aipaturiko bi lineetako 11 joan-etorriri eragingo die neurriak, hala Bilboko noranzkoan nola Durangokoan.

Aldi baterako neurria izango da, eta sortu den segurtasun ezak irauten duen bitartean eutsiko diote.