2020ko Urrezko Danborra izateko 111 hautagai proposatu dituzte

0

Azken asteetna egin den 2020ko Urrezko Danborra izateko hautagaitza-proposamenen azterketa prozesuan 111 proposamen aurkeztu dituzte herritarrek.

Behin proposamenen azterketa eta argitaratze prozesua amaituta, espedientea Bozeramaileen Batzordera bideratuko da. Eta Bozeramaileen Batzordeak abenduaren 4a arte izango du hiru hautagaitza aukeratzeko herri-bozketan parte-hartzeko, edo baldin eta adostasun handia balego – udalbatzarraren ⅔, hau da, 27 zinegotzietatik 18 – zuzenean sariduna izendatzeko.

Zerrenda horretan mundu osoko pertsona ezagunak azaltzen dira: kulturarekin, artearekin, gastronomiarekin, komunikabideekin eta kirolarekin zerikusia duten izenak, batetik; eta saltokien, erakundeen edo kirol taldeen izenak, bestetik.