«Berdintasunerako bide luzea: Euskadiko emakumeak XX. mendean» erakusketa ikusgai

0

Euskal autonomia erkidegoan emakumeek beren eskubideak lortzeko bizi izan dituzten errealitateak eta prozesuak ehundik gora irudi dituen erakusketa batean ikusgai daude Euskal Museoan urtarrilaren 31ra arte.

«Berdintasunerako bide luzea: Euskadiko emakumeak XX. mendean» izenburupean, erakusketako irudiek, liburu batean ere jasoak, iragan mendeko igarobide hori Europako testuinguruan kokatzen dute eta emakumeek jasaten duten desberdintasunari buruzko hausnarketa-elementu gisa jardutea bilatzen dute.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak finantzatutako erakusketak 35 panel ditu. Erakusketako testuak EHU/UPVko ikertzaile talde batek prestatu ditu. Mikel Urquijo katedradunaren gidaritzapean, Maria Jose Villa ikertzaileak testuak landu eta irudiak hautatu ditu, eta Unai Belaustegi irakasleak euskarazko testuak prestatu  ditu.