Igande honetan ospatuko den maratoian hondakinak prebenitzeko neurriak aurkeztu ditu Donostiak.
Aurreko edizioekiko elastikoen plastikozko zorro eta beste hainbeste ur-botilatxo saihestu egin dira. Gainera, edukiontziak jarri ziren edalontzi konpostagarriak, plastikozko botilatxoak, helmugan ematen den fruta, etab. gaika jaso ahal izateko.
15K-rekin egindako proba pilotuak balio izan dio Udalari ere ikusteko, ekitaldi jendetsuetan ere, hondakinak prebenitu daitezkeela eta sortzen diren hondakinen gaikako bilketa hobetu daitekeela.