Donostiako udaletxea morez argiztatuko da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunean

0

Azaroaren 24an eta 25ean, emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna dela-eta ,Gipuzkoako hiriburuko udaletxea morez argiztatuko da.

Bestalde, Donostiako alkate Eneko Goiak, Berdintasuneko zinegotzi Duñike Arrizabalagak eta Udal korporazioko alderdi bakoitzeko ordezkari batek irakurriko dute adostutako Adierazpen Instituzionala, azaroaren 25ean, 12:00etan, Udaletxeko Udalbatza aretoan.

Era honetan, Udalak bere elkartasuna adierazi die emakume guztiei.

Dbusek ere bat egiten du aldarrikapenarekin eta astelehenean, autobus guztiek puntu lila eramango dute.