Gaur goizeko 01:20an Iruñeko Udaltzaingoak hiriko erdiguneko ostalaritza-lokal bat hustu du baimendutakoa baino 107 pertsona gehiago baitzeuden bertan.
Areto horrek gehienez ere 96 lagun hartzeko edukiera du, baina udaltzainak bertaratu direnean 203 pertsona zeuden barruan.
Hala, aretoa hustu eta arduradunari irekitako zehapen-espedientearen berri eman ondoren, bere jarduerari berriro ekiteko baimena eman diote, legeak baimendutako kopurua errespetatuz gero.
Horrez gain, ostalaritza-lokal horretako atezaina zigortu dute, barrura sartutako pertsonen gaineko kontrola behar bezala ez egiteagatik.