Lapur bat Bilboko jatetxe bateko izozkailuan aurkitu dute

0

Ertzaintzak 19 urteko gazte bat Bilboko Abando auzoko jatetxe bateko izozkailuan aurkitu du, lapurretan ari zela bertan ezkutatu baita.

Goizaldeko 04:40an, herritarren babeserako patruilak alarma aktibatu delako hurbildu dira, eta, horrez gainera, higiezineko bizilagunek ere deitu dute Ertzaintzara jatetxean zaratak eta kolpeak entzuten zirela esanez.

Bertara iritsi direnean, ertzainek kristal bat kenduta ikusi dute sarrerako atearen ondoan, eta kristal-zulotik norbait barrura sar zitekeela konturatu dira. Barrura sartu direnean, bigarren solairuan, agenteek lurrean botata ikusi dituzte kutxa-izozkailu batetik ateratako hainbat produktu. Barruan begiratu dutenean, gizonezko bat aurkitu dute ezkutatuta, eta identifikatu eta atxilotu egin dute.

Agenteek egiaztatu dute gizonezkoa kutxa gotorra irekitzen saiatu dela, zenbaki-erruleta behartuta eta kenduta baitzegoen. Lapurra armairuak nahasten ere ibili da, eta hainbat objektu zituen poltsa batean sartuta eramateko asmoz, besteak beste, tableta bat eta musika-erreproduzigailu bat.

Atxilotuak aurrekariak ditu jabetzaren aurkako delituengatik, eta Ertzain-etxera eraman dute eta Bilboko Guardiako Epaitegira eraman zain dago.