Larunbatera arte luzatu dute haizeagatik ezarritako abisu horia

0

Haizeagatik ezarritako abisu horia larunbatera arte luzatzea erabaki du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.

Azken orduetan, 110 km/h-ko boladak izan dira Matxitxakon, 104koak Oizen, 102koak Urduñan eta 89koak Zizurkilen.

Gaur abisu horia ezarri dute haizeagatik 18:00ak arte. Hego-osagaiko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gainditu dezakete haizeguneetan, batez ere Gipuzkoako mendietan. Toki babestuetan, berriz, haize-boladak 80 km/h-koak izan daitezke Bizkaian eta Gipuzkoan; Araban, berriz, 70-80 km/h-koak izatea espero da.

Bihar, 03:00etatik 15:00etara bitartean ezarriko dute abisuahaizeagatik. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haize-boladek orduko 100 kilometroko abiadura gaindituko dute itsasertzeko haizeguneetan, eta 80-100ekoa mendi-eremuetan. Toki babestuetan, orduko 60-80 kilometroko boladak izan daitezke.