Arrankudiagako etxe batean lapurreta egiten ahalegindu dira

0

Bi gizonezko atxilotu zituen Ertzaintzak joan den ostiralean Arrakundiagako etxe batean, bertan norbait zegoelarik lapurreta egiten ahalegintzeagatik.

Arratsaldeko bostak aldera, pertsona batek Ertzaintzara deitu zuen bere finkan, Garondo auzoan, lapur bat ikusi zuela esanez. Etxebizitzako lapurretan inplikatuta pertsona bat baino gehiago egon zitekeela susmatuta, ertzainek, hainbat patruilatan banatuta, bilaketa-dispositibo bat jarri zuten abian. Handik laster aurkitu zuten ustezko lapurretako bat finka inguruan, eta bestea, berriz, Arrankudiagako metro-geltokian. Agenteek bi gizonezkoak identifikatu zituzten eta etxebizitzan lapurreta egitea leporatuta atxilotu zituzten.

Atxilotuak 23 eta 31 urteko bi gizonezko dira, eta epailearengana eraman dituzte polizia-eginbideak amaitutakoan.