Atxilotua Alegian 800 gramo marihuanarekin

0

Joan den igandean 23 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak Alegian, auto baten barruan 800 gramo marihuana harrapatu ostean.

Gaueko bederatziak eta laurdenean Ertzaintzako herritarren babeserako patruila batek auto bat ikusi zuen Alegiako gasolindegi bateko aparkalekuan, zehazki, minusbaliatuentzat gordetako leku batean eta zegokion baimenik gabe.

Agenteak berehala hurbildu ziren gidariarengana identifikatzeko asmoz, eta leku horretan zergatik aparkatu zuen galdetu ziotenean, gizonezkoak jarrera oldarkorra hartu zuen eta autoaren giltzak leihotik bota zituen gasolindegiko kafetegiko manpararen kontra.

Jarraian, eta gizonezkoa autotik irtetera zihoala, ertzainek marihuana-usain handia hartu zuten, eta autoa miatu zutenean labana bat eta lau marihuana-kukulu aurkitu zituzten. Era berean, autoa berriz miatu zutenean, agenteek guztira 800 gramo marihuana zituzten zortzi tupperware aurkitu zituzten maletategian.

Ebidentzia horien aurrean, ertzainek atxilotu egin zuten gaztea, droga-trafikoaren delitua leporatuta, eta polizia-egoitzara eraman zuten.

Atxilotua atzo goizean eraman zuten Tolosako Guardiako Epaitegira.