Bilboko ikasleek migratzaileen eta ererfuxiatuen errealitatea ezagutu dute zinemaren bidez

0

Bilboko gazteek migrazioaren eta pertsona iheslarien errealitateaz gogoeta egin dezaten zineaz baliatu dira BOSA! Dibertsitatearen aldeko eta Diskriminazioaren kontrako Bilboko Udalaren programa eta Zinexit, Zinema eta Giza Eskubideen Erakustaldiak.

Guztira 744 ikasle eta 36 irakasle bildu dituzte. 234 ikasle Oinarrizko LHkoak dira, Otxarkoagako Lanbide Hezkuntzako ikastetxekoak; 46, Gozogintzako Eskolako Formazio Zikloetakoak; 168, Peñascal Fundazioko Oinarrizko Lanbide Heziketakoak; 62, Eskurtzeko DBHko bigarren mailakoak; eta 234, Kirikiño Ikastolako DBHko 1., 2. eta 3. mailakoak.

Hitzordua Alhondigako Golem zinemetan ospatzen ari da, azaroaren 25etik azaroaren 29raino, eta, berriz, BOSA! programaren barruko ikastetxeentzako saioak hilaren 27an eta 28an izango dira. Aurten, goiburu nagusia izango da zoriontasuna bilatzeko eskubidea.

Bakearen eta elkarbizitzaren alde indarrak batzea da bi euskal entitate horien arteko elkarlanaren xedea. Gaztetxoen artean diskriminaziozko jokabideak saihestearren eta giza eskubideen begiramenduan laguntzearren prestatu zen BOSA! programa, eta pantaila handiaren bitartez gogoeta egitera gonbidatzen du. Programa hau Herritarren eta Aniztasunaren Udal Planearen barruan dago. Beraren bitartez, Bilboko Udalak Bilbo kohesionatu eta berritzaile baten alde lan egiteko konpromisoa hartzen du, garapena eta bizi-kalitatea lehentasun hartuta.