Donostiako iparraldeko kai-muturra konpontzen hasi dira

0

Hasi dira Donostiako iparraldeko kai-muturra konpontzeko lanak, Eusko Jaurlaritzaren sustapenari esker.

Helburua da kaiko itsasartea eratzen duten egituren egonkortasun globala bermatzea.

Hartutako irtenbidearen bidez, helburua da kai-muturretan eta itsasartean higadura-prozesua berriz ez gertatzea. Konponketa-lan horiez gainera, dagoeneko hegoaldeko moilan urte-hasieran eginiko lanak ere hartu behar dira aintzat.

Obrak direla eta, Iparraldeko moilara ezingo da sartu Gurutze Gorriaren basetik –baina Kaia Arribako sotoak erabiltzen dituzten kirol-klubetako emakidadunak beren lokaletara sartu ahalko dira, makinak igarotzeko egiten diren mozketa zehatzetan izan ezik–, eta Hegoaldeko moila instalazio laguntzaileetarako gune gisa erabiliko da (eraikuntza-materialak, makinak, obra-txabolak…).

Donostiako itsas-sarbideak estugunea izango du, baina zabalik egongo da lanak gauzatzeko epean; sei hilez, kalkulatzen da. Estugunea argizko buien bidez markatuko da (gauez), eta kaiko sarreran eta irteeran egiten diren maniobra guztietan errespetatu beharko da.