FAIR SATURDAY ARRASATE

0

Zergatik Fair Saturday Arrasaten?

Garai konplexuak eta ziurgabetasunezkoak bizi ditugu, dena azkarrago gertatzen da. Epe laburra nagusitzen zaigu luzarorako ikuspegi barearen aurrean, «izateko» desio handiaren aurrean «edukitzeko» gogo sendoa eta ahulenekiko enpatia sozialaren aurrean, norberarekiko gero eta kezka handiagoa. Etorkizuna sortzen ari garen modua birpentsatzeko unea da.

Azken batean, Fair Saturday ekimen positiboa, independentea, apolitikoa eta giza eskubideekiko errespetuzkoa da, eta eragin soziala izango duen mugimendu kultural global bat sortu nahi du azaroko azken larunbatero, Black Friday egunaren biharamunean. 2014an jaio zenetik ehunka dira mugimendu horrekin bat egin duten artistak, kultur erakundeak eta gizarte proiektuak, eta aurten baita Ibai-Arte ere.

Informazio gehiago: https://fairsaturday.org /

Ordaintzen duena planeta da

Aurreikuspenen arabera, aurten ere Black Fridayk jarraitzaileak batzen eta diru-sarrerak handitzen jarraituko du: CupoNationek egindako Black Friday 2019rako emaitzen eta aurreikuspenen III. txostenaren arabera, merkataritza elektronikoaren salmentak %10,11 handituko dira iazko datuekin alderatuta, hau da, 1.710 milioi euro.

Kopuru horiek dira logistika-sektorearen jarduera urteko gainerako urteetan lortzen ez diren mailetaraino handitzen dutenak: batez beste, egunean 2,5 milioi pakete inguru banatuko direla kalkulatzen da. Hori azaroaren 29aren ondorengo asteetan, Black Fridayren hurrengo astelehenean soilik 3,5 milioi pakete mugituko dituztela kalkulatzen dutelako. Eta mugimendu horietako bakoitzak ondorioak ditu planetan.

Kontsumo neurrigabea sustatzen duen kanpaina orok, eta, bereziki, behar-beharrezkoak ez diren produktuenak, osagarriak baizik, inpaktu handia du ingurumenean, eta kontuan hartzen badugu Black Friday Internet bidezko salmenta gehien izaten den urteko eguna dela, gertaera hori garesti ateratzen zaio planetari: eskaerak multzokatu ezin izatea, eskaera bidaltzeko kartoizko eta plastikozko ontzi kopuru handia erabiltzea; bidaia bakarrean entregatu ahal ez izatea, pertsona ez dagoelako beti etxean jasotzeko, eta garraioa. Kontzientzia ekologikoa gero eta presenteago dago mundu osoan, eta, adituen arabera, baliteke Black Friday bezalako kanpainetan eragina izatea. Hala ere, datorren azaroaren 29rako Espainian egingo diren salmenta aurreikuspenek erakusten dute, oraingoz, iraultza berdeak ez duela eraginik izango. Politika publikoek ingurumena

errespetatzea susta dezakete, horrelako kanpainek ingurunean eragin handirik ez dutela izango ziurtatzeko zenbait baldintza ezarriz.
Informazio gehiago: https://www.uoc.edu/portal/es/news/actualitat/2019/298-black- friday-paga-planeta.html

Euskaldantza Eguna MondraVember babesteko

Azaroaren 30ean, Arrasateko dantza talde diren LORE GAZTEAK eta TXIKITXU- ARROSTAITZ kalera aterako dira Fair Saturday ekimenaren barnean Mondravember babesteko.

Ibai-Artek Fair Saturday ekimena antolatu du azaroaren 30erako eta egun honetan jasoko den dirua Mondravember ekimenera bideratuko da. Azaroaren 30ean, eguerdiko 12:30etatik 14:00etara bitartean, Arrasateko bi taldeak udalerriko txoko desberdinetan arituko dira beraien saioak eskainiz. Hona hemen programazioa:

Ekimen honekin jasoko den dirua Mondravember ekimenerako emango da. Azken urteetan Arrasaten MOVEMBER ospatzen da azaroan, Arrasateko Mondravember taldearen eskutik, gizonezkoen osasun gaietan kontzientziatu nahian, besteak beste, prostatako minbizia, barrabiletako minbizia, gizonezkoen depresioa eta gelditasun fisikoa eta aldi berean arazo hauen inguruan lan egiten duten erakundeentzako dirua biltzeko asmoz. Arrasatetik Arkaitz Carracedo CIC bioGUNEko ikertzaileari bideratuko da dirua, prostatako minbiziaren ahultasuna aztertzeko.