Gaztelugatxeko bisitak antolatzeko Bizkaiko Aldundiak 2,7 milioi euro inbertitu ditu

0

Gaztelugatxeko sarbideak eta bisitak ordenatu eta hobetzeko helburuarekin Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat proiektu garatu ditu.

Lan horietan 2,7 milioi euro inbertituko ditu 2024ra arte. Horiek foru erakundea Gaztelugatxeko erakargarritasuna aprobetxatzeko asmoz garatzen ari den estrategia zabalagoaren baitan daude. Estrategia horren premisa da erabilera turistikoa biotopoaren babesarekin bateratzea, gure lurraldeko kostalde osoan jarduera ekonomikoa eta enplegua sortu ahal izateko.

Zehazki, Aldundia lanean ari da BI-3101 errepidearen eta Gaztelugatxera Urizarreta ingurutik sartzeko bidegurutzea hobetzeko eta bi aparkaleku (bata aipatutako gunean, eta bestea Ermuko aldean) berrordenatu eta hobetzeko. Horrez gain, Bermeoko hirigunea eta Matxitxako batuko dituen oinezkoen bidetxur bat egokitzen ere badihardu.

Lan horiekin batera, Gaztelugatxe bisitatzen dutenen segurtasuna hobetzeko beste neurri batzuk hartuko dira. Zentzu horretan, salbamenduko helikopteroak lur hartzeko gune bat ere egokituko da, ziurrenik ermitarako sarreraren inguruan, leheneago komunak zeuden tokian. Lur hartzeko azalera hori sortzeak ahalbidetuko du nabarmen murriztea larrialdi-taldeek egoerarik larrienetara iristeko behar duten denbora.