Donostiako Udalinforen bulegoa lekuz aldatu dute

0

Orain arte Donostiako Udaletxean zegoen Udalinforen bulegoa itxi eta Easo kaleko 41 zenbakira eramango dute.

Goizeko eta arratsaldeko ordutegian, udal-tramite desberdinak egiteko zerbitzu integrala eskaintzen du; 200 m²-ko egoitza honek hiritarrak artatzeko 12 gune eta donostiarrei zerbitzu pertsonalizatu bat eskaintzeko teknologia eta langile gaituak ditu.

Udal tramite desberdinak egiteaz gain, Easo 41eko bulegoak Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako eta Mugikortasuneko departamenduetako gaien inguruko arreta espezializatua emango du. Bere arreta-ordutegia hau da: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara; arratsaldeko ordutegia duen bakarra.

Abenduaren 2tik aurrera, Udaletxeko bulegoetara (Ijentea, 1) gerturatzen diren hiritarrek urrian martxan jarri zen autozerbitzu makina bat aurkituko dute, baina momentuz errolda tramiteak bakarrik egin ahal izango dira. Laster funtzio berriak gehituko dira.

Easo 41eko zerbitzuaren osagarri, bulego berri bat irekiko du Udalinfok abenduaren 2an, Arroka Plazan: bertan herritarren esku egongo dira 5 arreta gune, autozerbitzu makina bat eta tramitazio elektronikoko bi gune. Egoitza hau tramite elektronikoak bultzatzeko pentsatuta dago.