Euskaraldiak Urola Kostan izandako emaitzak aurkeztuko dira

0

Lehengo urteko udazkenean ospatu zen “Euskaraldia: 11 egun euskaraz” ekimenaren emaitzak aurkeztuko dira herriz-herri datozen egunetan. Azaroaren 26an Zumaian aurkeztuko dira, 27an Zarautzen eta 28an Orion.

Lehen edizioak emandako emaitzak eskuartean, martxan dira herrietako batzordeak. Hala, iazko esperientziak aztertzearekin batera 2020ko Euskaraldiaren berrikuntzak aurkeztuko baliatuko dira saioak.

Aurtengoan, bi proposamen dakartza Euskaraldiak: alde batetik, iaz bezala, ahobizi eta belarriprest rolak ardatz izanda, hiztunen arteko komunikazio guztietan ohiturak aldatzeko proposamena; eta beste alde batetik, norbanakotik kolektibora jauzi egin eta euskaraz aritzeko guneak sortu eta elikatzea. Horretarako, euskaldun eta euskaltzaleak aktibatzearekin batera, entitateekin ere modu sakonagoan lan egitea da aurtengo asmo nagusietako bat.

Iaz, Urola Kostako herrietan ia 9.000 lagunek parte hartu zuten Euskaraldian: Aian, 208; Orion, 1.487; Zarautzen, 4.553; Getarian, 455 eta Zumaian, 1.952; eta herri horietako bakoitzean, herri batzorde bana sortu zen.