Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak eta azterlanaren egile Estibaliz Linares Bahillok ‘El iceberg digital Machista: análisis, prevención e intervención de las realidades machistas digitales entre la adolescencia en la CAE’ aurkeztu dute.
Egilearen esanetan, nerabezaroan bigarren generoaren araberako bigarren eta hirugarren eten digitalak antzeman ditu, eta hor zeresan handia dute bideo jokoek. Izan ere, mutilek gehiago erabiltzen dituzte, eta horrek eragina du ikasketak aukeratzeko orduan. Mutilak erosoago sentitzen dira informatika edo arlo teknikoko gaietan; neskek «hainbesteko ahalmena» ez dutela diote.
Neska-mutilek sare sozialak zelan erabiltzen dituzten ere aztertu du Linaresek. Azaldu duenez, «youtuberrak erreferente» bilakatu dira gazte askorentzat eta hor ere matxismoa da nagusi. Neskek moda eta edertasuna jorratzen dituzten youtuberrak jarraitzen dituzte. Are, atzeman dute «ama nola izan behar den» erakusten duten familien kontuen jarraitzaileak ere badirela. Mutilek bideo jokoak kontsumitzen dituzte, eta salduenen artean «matxismo kutsu handiko eta indarkeriazko» jokoak daudela gogorarazi du ikerlanaren egileak.