PRUEBA
Germán Ormazabal tolosarra izango da urtarriletik aurrera Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioko zuzendari nagusia.
Musikari eta enpresa-kudeatzaileak bere jaioterrian, Tolosan, hasi zituen musika-ikasketak, eta, ondoren, piano eta akordeoiko goi-mailako ikasketak egin zituen Donostiako Musika Kontserbatorioan. Zuzenbidean lizentziaduna da EHUn, eta enpresa-kudeaketan prestakuntza zabala du. Hamar urtez Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari nagusia ere izan da.
Ormazabal iristean, beste bultzada bat eman nahi zaio orkestrari, besteak beste, musikari gazteen lanbide aurreko prestakuntza bultzatzeko, musika balioak sustatzeko eta ikastaroak eta biltzarrak antolatzeko.