Santurtziko belar-denda batean lapurreta egiteagatik atxilotua

0
PRUEBA

Ertzaintzak 36 urtekok gizonezko bat atxilotu zuen astearte honetan Santurtziko denda batean labana erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

Iluntzeko zortzietan, belar-denda baten jabea denda ixtera zihoala,  gizonezko bat sartu zen lokalean, eta emakumea labana batekin mehatxatu zuen dirua eman ziezaion. Kutxa erregistratzaileko billeteak hartuta presaka irten zen dendatik.

Biktima bere atzetik irten zen oihuka, oinezkoei laguntza eskatuz. Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek entzun zituen oihuak, eta heldu egin zion susmagarriari. Handik laster agertu ziren lekura Santurtziko udaltzainak eta ertzainak, eta arrastatu egin zuten ustezko lapurra. Agenteek sukaldeko labana bat eta lapurtutako 170 euroak aurkitu zizkioten.

Atxilotua Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten dagozkion polizia-izapideak egitera.

Ertzaintza ikertzen ari da arrastatua azken egunotan egindako beste sei lapurretatan inplikatuta ote dagoen argitzeko.